Hileta elizkizunak
Kluba

Hileta elizkizunak

Juan Garizurieta Gorriño Athletic Clubeko jokalari eta zuzendaritza batzako kide ohia zendu zen eguaztenean Algortan…

Athletic Club
Athletic Club
2001ko abu. 31a

Juan Garizurieta Gorriño Athletic Clubeko jokalari eta zuzendaritza batzako kide ohia zendu zen eguaztenean Algortan (Getxo). Bere aldeko hileta elizkizunak gaur, barikuan, egingo dituzte Algortako San Inazio elizan 19.30etan. Garizurietaren omenez Athletic Clubeko jokalariek besoko beltza eramango dute gaur gaueko txapelketan. Athletic Clubeko kamiseta zeramala Garizurietak 75 partida jokatu zituen Ligan, 4 gol lortuz, eta 8 Kopan, 1926-1927 denboralditik 1933-1934 denboraldira bitartean. Ligako txapelketak eskuratu zituen 29/30, 30/31 eta 33/34 denboraldietan eta baita Kopakoak ere 29/30, 30/31, 31/32 eta 32/33 denboraldietan. Behin jokatu zuen espainiar selekzioarekin.