Ohorezko sakea
Bere unean iragarri genuen legez, Joane Somarriba txirrindulariari luzatu zitzaion Athletic-Mallorca norgehiagokan ohorezko sakea egiteko…
Bere unean iragarri genuen legez, Joane Somarriba txirrindulariari luzatu zitzaion Athletic-Mallorca norgehiagokan ohorezko sakea egiteko gonbitea. Tamalez, lehiak du lehentasuna eta, urriaren 13an jokatu den Munduko Txapelketa prestatzeko asmoz, Valladolideko Itzulian egongo da sopeloztarra zapatuan. Gauzak horrela, Athletic Clubek bere gonbitea mantentzen du, baina Munduko Txapelketa jokatu osteko partidatan gauzatuko da. (2001-09-06)