Athletic Club

Oraa presidente ohia hil da

Oraa presidente ohia hil da

Felix Oraa San Martin Jauna Athletic Clubeko presidente ohia zendu zen atzo Getxon, 79 urte…

Felix Oraa San Martin Jauna Athletic Clubeko presidente ohia zendu zen atzo Getxon, 79 urte zituela. Felix Oraa Santurtzin jaio zen 1921eko azaroaren 23an. Athletic Clubeko presidentea izan zen 1969 eta 1973 bitartean. Kargua hartu zuen Julio Eguskiza Etxabe auto istripuz hil eta gero. Haren agintaldian Athletic Clubek bere betiko izena berreskuratu egin zuen, frankismoak ezarritako arauen eraginez Atlético deitzera derrigortu bait zuten. Bestalde, 1969 eta 1973 urteotako Kopak irabazi zituen Athletic Clubek Oraa presidentea zela. Egun Clubeko hirugarren bazkidea zen.