Deialdia
Athletic Clubeko bost jokalari sartu dituzte hilaren 24 eta 26 bitartean 19 urtez azpiko espainiar…
Athletic Clubeko bost jokalari sartu dituzte hilaren 24 eta 26 bitartean 19 urtez azpiko espainiar selekzioarekin Madrilen entrenamenduak egiteko. Deialdian daudenak honako hauek dira: Jon Andoni García, Alex Goikoetxea eta Ander Murillo (Bilbao Athletic), eta Jon Moya eta Aritz Solabarrieta (Baskonia). Aritz Solabarrieta jokalariak ezin izango du parte hartu 19 urtez azpiko espainiar selekzioak egindako deialdian, joan den irailaren 1ean eskuin belaunburuko hegalean jaso duen distentsioa dela eta. Bi astez geldirik egon ostean, jada lasterka eta indartze dinamiko lanari ekin dio jokalariak eta bi aste barru Baskoniako gainerako taldekideekin lan egiteko prest egongo delakoan gaude.