Akordioa
Athletic Clubek eta Jose Maria Amorrortuk, batera egindako azterketaren ostean, bien arteko harreman kontraktuala bertan…
Athletic Clubek eta Jose Maria Amorrortuk, batera egindako azterketaren ostean, bien arteko harreman kontraktuala bertan behera uztea adostu dute gaurkoan.
Athletic Clubek espreski eskertu gura dio Jose Maria Amorrorturi azken hamar urteotan klubarekiko erakutsi duen entrega, zerbitzua eta konpromezua.
Halaber, eta prentsa ohar honen bitartez, Jose Maria Amorrortuk bere eskerrekotasunik handiena adierazi gura die harekin batera azken urteotan Athleticentzat onena lortzeko sentimenduan bat egin duten guztiei, eta etorkizunari begira zaleriari konfidantzazko mezua bidali ere.