Athletic Club

Egoitza berria

Egoitza berria

Athletic Clubek publikoari arreta emoteko egoitza berria estreinatu du gaur. Kokaleku berria Ibaigane Jauregia eta…

Athletic Clubek publikoari arreta emoteko egoitza berria estreinatu du gaur. Kokaleku berria Ibaigane Jauregia eta Juan de Ajuriagerra kaleen artean dago eta orain arte Ibaiganen zegoen bulegoa ordezkatzen du. Bulego berri honetaz baliaturik, zerbitzu hobeagoa eskaini gura die Athletic Clubek bazkide zein zale zuri-gorri guztiei. Ibaiganeko ordutegi berria honako hau izango da: goizez 9etatik 14etara eta arratsaldez 16etatik 18etara.