Poster Ofiziala
Athletic Clubek 2001-2002 denboraldiari dagokion Poster Ofiziala aurkeztuko du datorren hilaren 29an, eguenean, Bilbon, Arte…
Athletic Clubek 2001-2002 denboraldiari dagokion Poster Ofiziala aurkeztuko du datorren hilaren 29an, eguenean, Bilbon, Arte Ederretako Museoko Audiotoriumean 12etatik aurrera. Asier Perezek, Gaur, Hemen, Orain erakusketaren partaidetako bat, gidatu du projektua. Erakusketa hurrengo 2002eko apirilaren 7a arte egongo da zabalik Bilboko Arte Ederretako Museoan eta hogeita bi euskal artista gazteen lanak biltzen ditu. Ekitaldian Miguel Zugazak, Museoko zuzendaria; Asier Perez artistak, Funky Project enpresaren izenean; eta Athletic Clubeko bozeramailea den Txema de la Sotak esku hartuko dute. Ekitaldian Josu Bergara Bizkaiko Foru Aldundiaren diputatu nagusia eta Javier Uria Athletic Clubeko presidentea present egongo dira.