Athletic Club

Bazkide berriak

Bazkide berriak

Zuzendaritza Batzak erraztasun handiagoak eskaini gura die bere zaletuei bazkide izateko eta, beraz, bazkide berriak…

Zuzendaritza Batzak erraztasun handiagoak eskaini gura die bere zaletuei bazkide izateko eta, beraz, bazkide berriak hartzeko kanpaina mugatua egingo du aurki. Arestian aipatzen dena gauzatzeko lehentasuna emango zaie duela urte batzuk bazkide berria izateko zerrendan izena eman zuten guztiei, beti ere izen-ematearen data kontuan hartuta eta dauden jesarlekuak agortu arte. Horretarako, eskutitz bana igorriko zaie San Mamesetik pasatzeko abisua emanez eta beharrezkoak diren zehaztasun guztiak adieraziz, beti ere izen-ematearen data kontuan hartuta Jesarlekuak agortuz gero, eta eskakizun guztiei baiezko erantzuna eman ezean, behar den moduan jakinaraziko luke Clubek. Horrela gertatuko balitz datozen kanpainetan asmoa bete barik gera daitezkeenekin osatuko litzateke zerrenda.