Erakusketa
Hilaren 13an, eguenean, Athletic Clubeko ordezkaritza batek esku hartuko du Erriberako Merkatuan ’29 urte Athleticeko…
Hilaren 13an, eguenean, Athletic Clubeko ordezkaritza batek esku hartuko du Erriberako Merkatuan ’29 urte Athleticeko posterrarekin’ izenburuko erakusketaren inaugurazioa ekitaldian. Bertan, lantalde eta tekniko guztiak gogora ekartzeaz gainera, poster beraren bilakaera ikus ahal izango dute bisitariek. Jose Ramon Odriozola presidenteordea eta Fermin Palomar zuzendaritza batzako kidea izango dira ekitaldian. Erakusketa zabalik egongo da abenduaren 13tik 2002eko urtarrilaren 13ra bitartean.