

Mari Lacruz jokalariari ezarri dioten zigorrari buruzko iritzia plazaratu gura du Athletic Clubek ohar ofizial honen bitartez. 1.- Lehenengo eta behin Batzordeek zein epaileek egiten duten lanarekiko errespetu osoa adierazi gura du Athletic Clubek. Aipaturiko begirunearen adibiderik garbiena gure Clubaren estamentu orok erakutsi duten portaera litzateke. 2.- Arestian esandakoak ez dauka inolako zerikusirik Athletic Clubek, Mari Lacruz jokalariari ezarri dioten zigorra dela eta, sentitu dituen egoneza eta harridurarekin, eta horrela adierazi gura dugu publikoki. Halaber, jokalariaren portaera nabarmendu gura du Athletic Clubek. Lacruzek bere profesionaltasuna erakutsi du lehendabiziko unetik, ixil ixilik mantendu baita norgehiagoka amaitu zen une beretik, sufritu duen irainari muzin eginez. Gainera, Lehiaketa Batzordetik kanpoko eragileek sortu duten egoera ezohikoa pairatu behar izan du jokalariak. 3.- Athletic Clubek beren interesak, hots, beren bazkide zein zaletuenak, defendatuko ditu beti. Beraz, gure zerbitzu juridikoek egungo kirol arautegiak eskaintzen dituen bide guztiak jorratuko dituzte, jokalariak jaso duen zuzengabeko zigorra bertan behera gera dadin. 4.- Azkenik, deialdi publikoa egin gura du Athletic Clubek beren bazkide eta zaletuei zuzenduta, gure lehen taldeari orain arte eskaini dioten sostenguari euts diezaioten, datozen jardunaldiotan datozkigun kirol lehiak gainditu ahal izateko.


Emakumezkoen taldearen plangintza martxoaren 7ra arte
Emakumezkoena
Primera Iberdrolaren erritmoa 21. jardunaldiarekin eta lehoiek igandean Vallecasen Rayoren aurka jokatuko duten partidarekin itzuliko da


San Mames, gaixotasun arraroekin bat
Kluba
Morez argiztatu da otsaileko azken egunean ospatzen den munduko jardunaldi honetan


Lan plangintza martxoaren 7ra arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka martxoaren 7ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


Athletic-SD Eibar, martxoaren 20ean (14:00etan)
Lehen taldea
Talde armaginaren aurkako derbia martxoaren 20ean jokatuko da, San Mamesen


Porrot gogorra luzapenean Betisen aurka
Emakumezkoena
92. minutuan Bea Parrak sartutako golari esker, lehoiek Felipe del Valle futbol zelaian ezin izan dute punturik lortu


Real Betis, aurkari zuzena zelai ezezagunean
Emakumezkoena
Gure neskek Felipe del Vallen jokatuko dute gaur arratsaldean (17: 00etan), inoiz jokatu ez duten belar naturaleko zelaian


Laburpena I Levante UD 1-1 Athletic Club (LaLiga 25. J)
Lehen taldea
Partidak bi penalti izan zituen, bat talde bakoitzarentzat, eta bana amaitu zen


“Garaipena merezi izan dugu”
Lehen taldea
Marcelinok, Ciutat de Valencian berdinketa lortu ondoren, bere taldeak Levanteren aurkako berdinketa baino gehiago merezi izan duela azpimarratu du


Sari eskasa berdinketarekin
Lehen taldea
Athleticek Levanteren atean etengabeko arriskua sortu arren, partida berdinketan amaitu zen, bi golak penaltiz sartuta


Hamaikakoak: Levante UD – Athletic Club
Lehen taldea
Kontsulta itzazu Ciutat de València zelaian jokatuko den LaLigako 25. jardunaldiko partidako hasierako taldeak