Athletic Club

Villarreal-Athletic

Villarreal-Athletic

Athletic Clubek Villarreal taldearen kontra jokatuko du Kopako final laurdenetako kanporaketa. Joaneko partida Vila-realen jokatuko…

Athletic Clubek Villarreal taldearen kontra jokatuko du Kopako final laurdenetako kanporaketa. Joaneko partida Vila-realen jokatuko da eta itzulekoa Bilbon. Datei dagokienez, 2002eko urtarrilaren 9a eta 16a jarri ditu Espainiako Futboleko Erret Federazioak, baina baliteke aldaketarik egotea partidaren bat telebistaz zuzenean eskaintzen baldin badute. Javier Uria presidentearen iritziz ‘gure indarrengan izan behar dugu konfidantza osoa eta kanporaketa gainditu, arerio errazik ez zegoelako. Nahiago dut bigarren partida etxean jokatzea gure bazkide zein zaletuen babesa eta bultzada izango dugulako’. Julen Guerrero kapitaina ilusioz mintzatu da: ‘Azken urteotan zerbaiten bila dabil Villarreal taldea eta urrun heltzeko nahia izango dute, baina gure aldetik ilusioa are handiagoa denez gero, den dena eskainiko dugu finalaurrekoetara iristearren. Etxean nahiago dut itzuleko partida zaleriaren bultzadaz lagunduta’. Josu Urrutiaren aburuz, ‘itxaropena daukagu kanporaketa gainditzeko, erraza ez da izango, Lehen Mailako talde guztiak onak dira eta. Ordenari begira, ez dakizu ze izango den onena, baina itzuleko partida etxean nahiago dut, aurtengo denboraldian kanpoko partidatan sendoago gauden arren’. ‘Handinahia erakutsiko dugu finalaurrekoetan egoteko. Lehen partida etxetik kanpo jokatzea nahiago dut, erabakitzeko orduan zaleria alde izango dugu eta’, dio Ismael Urzaizek. Oscar Valesen ustez ‘Real Madrid eta Deportivo kenduta, Villarreal zen talderik indartsuena, teoriaz behintzat, baina azken mugaraino heltzeko arerio guztiak kanporatu behar ditugu. Bigarren partida etxean izatea ona da guretzat’.