Athletic Club

Athletic Clubeko agiri ofiziala

Athletic Clubeko agiri ofiziala

San Mamesen lehen taldeak jokatzen dituen partida guztietan behar bezalako portaera gorde behar dela gogoratu…

San Mamesen lehen taldeak jokatzen dituen partida guztietan behar bezalako portaera gorde behar dela gogoratu gura dia bere bazkide direnei eta orohar taldeko zaletuei Athletic Clubek. Zaleri zuri-gorriak kontuan hartu beharko luke San Mames ixteko mehatxua hor dagoela, argi eta garbi. Beraz, edozein ezohiko gertakizun edota iskanbila gertatuz gero ondorio latzak pairatuko lituzke Athletic Clubek, kirol arloan, ekonomikoki eta baita giza harremanetan ere. Azkenik, astero San Mamesera hurbiltzen den zaleria animatu gurako luke Clubek, orain arte mantendu duten taldearen aldeko jarrera manten dezaten Liga Txapelketako azken jardunaldietan, euren laguntza goiko postuetan amaitzeko erabakiorra suertatuko delakoan.