Bazkaria
Lehen taldeko partaide guztiek, Javier Uria presidenteak, Andoni Zubizarreta kirol zuzendariak eta zuzendaritza batzaren beste…
Lehen taldeko partaide guztiek, Javier Uria presidenteak, Andoni Zubizarreta kirol zuzendariak eta zuzendaritza batzaren beste kide batzuek anaiarteko bazkaria egin dute gaur Euskalduna Jauregian. Bazkaldu baino lehen opari eman zaio Aitor Larrazabal jokalariari Athletic Cluben egin berri dituen 400 partida ofizialak direla eta. Era berean, opari bana eman zaie Aitor Ocio eta Ander Murillori lehen taldean debutatu dutelako.