Athletic Club

Ordutegiak

Ordutegiak

EFEF-ek ondoan doakizue ordutegi komuna ezartzea erabaki berri du Liga Txapelketako azken bi jardunaldiei begira:…

EFEF-ek ondoan doakizue ordutegi komuna ezartzea erabaki berri du Liga Txapelketako azken bi jardunaldiei begira: 37. Jardunaldiari dagozkion norgehiagoka guztiak maiatzaren 5ean, domekan, jokatuko dira 20etatik aurrera. Kasu honetan Athletic Club- Osasuna partida izango da. Azken jardunaldiaren norgehiagokak maiatzaren 11an, zapatuan, 21etatik aurrera, gure kasuan Tenerife-Athletic Club. Dena den, salbuespen bat dago, Champions Leagueko finala jokatuko duena, hots, Real Madrilek ala Bartzelonak, aukera daukate partida maiatzaren 10ean, barikuan, jokatzeko. Beraz, barikuan bertan jokatuko lirateke neurketa honekin sailkapenari begira lotura izan zezaketen partida guztiak.