

Athletic Clubek antolatzen duen Peqei buruzko erakusketaren inaugurazio ofiziala BIHAR, MAIATZAREN 3an izango da, 09.00etan Enkarterri Museoan, Sopuertako Abellaneda auzoan. Aipaturiko erakusketaren bitartez Athletic Clubek omenaldia egin gura die hainbeste urtetan gure taldearen arrakastak eta porrotak gogoz eta bihotzez sentitu dituzten peqa guztiei. Peqen kopuru, kokaleku, antzinatasun, antolaera, gomuta, pozen eta truisturen gaineko azalpen laburra da. Peqen iragana, oraina eta, zelan ez, zuri-gorriari estu-estu loturiko geroaren kontakizun gartsua da. Ordutegiak honako hauek dira: Astelehenetik zapatura, goizez 10etatik 14etara eta arratsaldez 16etatik 18etara. Domeka eta jai egunetan, goizez 10etatik 14etara. Honako hauek dira erakusketaren atalak: Athletic Clubarekin finalera. Argazkiak erakusteaz gain, 1902eko Kopa, lortutako azken txapelketa ofizialak (1983-84 Liga eta Kopa) eta 40. hamarkadako jabegoan dauden Kopak. Taldetik jokalarira. Peqen laguntza hainbat jokalariei Peqen Federazioak (Erregulartasunari Saria) nahiz Peqen Elkargoak (‘Bihar Lehoia izango da’) ematen dituzten sariak. Urteurren bakoitzean. Peqek eskaintzen diotena Athletic Clubeko efemeride guztietan. Laguntasun loturak sendotzeko. Kongresua, non Kongresuen inguruko errepasoa eta, lehen aldiz, ia kartel ofizial guztien orijinalak ikusgai egongo diren. Athleticen alde leku guztietan. Peqa beteranoak aukeratu dira guztien ordezkari gisa. Hauen artean zaharrena Cuencako Minglanillarena dugu, 1932an sortua, lehen estatutuak 1949koak diren arren. Atal honetan peqisten karneta zaharrak agertzen dira, Bilbora egindako lehen bidaien zerrenda, opariak eta oroimenaren kutxatik ateratako hainbat argazki.


2021eko hirugarren finalaren bila
Lehen taldea
Athleticek Errege Kopako finalerdietako itzulerako partida jokatuko du ostegunean Levanteren aurka Ciutat de Valencian (1-1 joanekoan)


San Mameseko eskailera mekanikoen proiektuaren lizitazioa
Kluba
Athletic Clubek obra zibilari eta instalazioei dagozkien lanak esleitzeko izapideak hasi ditu, bai eta eskailera mekanikoen fabrikazioari, hornidurari, instalazioari eta mantentze-lanei dagozkienak ere


Emakumezkoen taldearen plangintza martxoaren 7ra arte
Emakumezkoena
Primera Iberdrolaren erritmoa 21. jardunaldiarekin eta lehoiek igandean Vallecasen Rayoren aurka jokatuko duten partidarekin itzuliko da


San Mames, gaixotasun arraroekin bat
Kluba
Morez argiztatu da otsaileko azken egunean ospatzen den munduko jardunaldi honetan


Lan plangintza martxoaren 7ra arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka martxoaren 7ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


Athletic-SD Eibar, martxoaren 20ean (14:00etan)
Lehen taldea
Talde armaginaren aurkako derbia martxoaren 20ean jokatuko da, San Mamesen


Porrot gogorra luzapenean Betisen aurka
Emakumezkoena
92. minutuan Bea Parrak sartutako golari esker, lehoiek Felipe del Valle futbol zelaian ezin izan dute punturik lortu


Real Betis, aurkari zuzena zelai ezezagunean
Emakumezkoena
Gure neskek Felipe del Vallen jokatuko dute gaur arratsaldean (17: 00etan), inoiz jokatu ez duten belar naturaleko zelaian


Laburpena I Levante UD 1-1 Athletic Club (LaLiga 25. J)
Lehen taldea
Partidak bi penalti izan zituen, bat talde bakoitzarentzat, eta bana amaitu zen


“Garaipena merezi izan dugu”
Lehen taldea
Marcelinok, Ciutat de Valencian berdinketa lortu ondoren, bere taldeak Levanteren aurkako berdinketa baino gehiago merezi izan duela azpimarratu du