Igotzeko aukera
Lezama

Igotzeko aukera

Datorren denboraldian Athletic Clubeko emakumeen taldea izango den Leioak mailaz igotzeko aukera dauka zapatuan, Superligara…

Athletic Club
Athletic Club
2002ko mai. 26a

Datorren denboraldian Athletic Clubeko emakumeen taldea izango den Leioak mailaz igotzeko aukera dauka zapatuan, Superligara hain zuzen ere. Partida Kanariar Uharteetako Rayco taldearen aurka izango da zapatuan, hilaren 29an, Sarrienan (Leioa), 18.30etatik aurrera. Gure neskek partida irabazi behar dute igoera lortzeko, joaneko partidak golik gabeko berdinketarekin amaitu zen eta.
Athletic Clubek dei berezia egin gura die bazkide zein zaletuei Leioako neskak helburua lortzen laguntzeko eta, bide batez, aurtengo denboraldiaren ibilbidea txalotzeko.