

Lehen babestailea du dagoeneko Athletic Club Fundazioak, BBK Fundazioarekin hurrengo lau urtetarako hitzarmena sinatu ostean. Hitzarmenaren bitartez BBK-k bat egiten du Athletic Club diseinatu duen kirol, giza eta kultur projektuarekin. Egitasmoaren helburua Athletic Clubeko baloreak hedatzea eta unibertsalizatzea da. Nola? Kirol oinarrian lan egiten, kirol arloan hezkuntza eta ikerkuntza bilakatzen, kirolari gazteen hezkuntza laguntzen eta etika zein joko garbia bultzatzen.
Azken urteotako esperientziaz lagundurik, bide berriari ekiten diote Athletic Clubek eta BBK-k. Hainbat eta hainbat ekimen izan dira lankidetza honen lekuko, baina aurrerantzean hezkuntza eta baloreen igorpena azpimarratuko dira, aurrekoan egindakoari bizkarra eman barik. Arestian aipaturiko ibilbideak hurrengo lau urteotarako sinatzen dena indartzea baino ez du egiten.


Marcelino: “Ondo neurtu dugu denbora eta ez dugu etsi”
Lehen taldea
Entrenatzaile zuri-gorriak bere taldeak Levanteren hasierako golari erantzuteko eta Kopako finalean sartzeko izan duen gaitasuna azpimarratu du


“Harro egoteko modukoa da lagun talde honekin lehiatzea”
Lehen taldea
Raul Garciak “taldeak egiten duen horretan duen fedea” azpimarratu du Levanteren aurka Kopako finalerdian lortutako garaipenaren ostean


Kopako beste final bat!
Lehen taldea
Marcelinoren lehoiek historia egin dute eta 15 egunetan bi final jokatuko dituzte, Real Sociedad eta Bartzelonaren aurka, luzapenean Levanteri 1-2 irabazi ostean Berenguerren golarekin


Hamaikakoak: Levante UD – Athletic Club
Lehen taldea
Ciutat de Valèncian jokatuko den Kopako finalerdietako itzuliko partidarako hasierako hamaikakoak kontsultatu


TADak desuseztatu egin du Iñigo Martinezengatik eskatutako kautelarra
Lehen taldea
Athleticeko jokalariak ezin izango du Levanteren aurka jokatu gaur gauean


Iñigo Martinez: neurri kautelarraren eskaera TADen aurrean
Lehen taldea
Athletic Clubek gaurko egunerako premiazko neurri kautelarra hartzeko eskatu dio Kirolaren Administrazio Auzitegiari, Apelazioak errekurtsoa bertan behera utzi ondoren


Lehoiek Valentziara bidean bizitako bidaia
Lehen taldea
Athletic Clubeko espedizioa kontzentrazio-hotelean dago dagoeneko, emozioz beteriko goiz baten ostean


Urrats bat gehiago #BiziAmetsa
Lehen taldea
Athleticek Levanteren aurka neurtuko ditu indarrak bihar Errege Kopako finalerdietako itzuleran, finala lortzeko azken urratsa


Iñigo Martinez: Errekurtsoa Apelazioari
Lehen taldea
Athletic Clubek lau partidarekin zigortzeko erabakiaren aurka helegitea aurkeztu du eta neurri kautelarrak eskatu ditu


Deialdia: Levante UD-Athletic Club (Kopako finalerdia)
Lehen taldea
Marcelinok jokalari guztiak deitu ditu bihar Levanteren aurka Ciutat de València zelaian jokatuko den Kopako finalerdietako itzulerako partidarako