Real Sociedad-Athletic
Javier Uria: “Guztion aurka jokatu beharko dugula esateaz gainera, iaz Anoetan eskuratu genuen garaipena datorkit…
Javier Uria: “Guztion aurka jokatu beharko dugula esateaz gainera, iaz Anoetan eskuratu genuen garaipena datorkit burura. Ea denboraldi honetan errepikatzen den eta, batez ere, amaiera hobeagoa lortzen dugun, aurtengo lana txarra izan ez den arren. Agerian dagoenez, denetarik dago hasieran eta baikortasunez eta ilusioz beterik egingo diogu aurre”.
Andoni Zubizarreta: “Derbi bati dagokion garrantzia kontuan hartuta, ez da hasiera txarra daukaguna. Beste ere batez ekingo baitiogu partidari. Barçaren kontra bigarren partida izateak zer nolako Liga jokatu beharko dugun baino ez digu erakusten. Halaz ere, Liga on bat egitea da gure helburu bakarra eta ez hasierako jardunaldiei erreparatzea soilik”.
Josu Urrutia: “Hasiera zaila duguna, baina guztiontzat. Iazko hasiera abiapuntutzat hartu beharko genuke, etxean zertxobait hobetu beharko dugun arren. Derbi batez hastea ere ez da berrikuntza, gainerakoak bezala zaila izango da oso, baina, urrutira jo gabe, iazkoa irabazi genuen”