
Real Sociedad-Athletic. Bazkide eta abonatuentzako sarrerak
Real Sociedad-Athletic. Bazkide eta abonatuentzako sarrerak
Irailaren 1eko Anoetan jokatuko den Ligako partidari begira Real Sociedad KEA-k igorri duen sarrera kopuru…
Irailaren 1eko Anoetan jokatuko den Ligako partidari begira Real Sociedad KEA-k igorri duen sarrera kopuru murritza dela eta, joateko asmoa agertzen duten bere bazkide eta abonatuen artean erosteko eskubidea zozketatzea erabaki du Athletic Clubek.
Orohar 500 sarrera igorri ditu Real Sociedad KEA-k. Ohikoa den legez, erdia, hots, 250, gordeko dira Klubek dituen konpromezuentzako.
Gainerako 250 horrela banatuko dira: bi bazkide bakoitzeko, 115 bazkide kopurua osatu artean, hau da 230 sarrera. Gainerako 20ak abonatuentzat izango dira, 10 abonaturentzat hain zuzen ere, bi abonatu bakoitzeko aipaturiko 20 osatu artean.
Real Sociedad KEA-k ipinitako salneurriak, bazkide zein abonatuentzat salgai egongo direnak, honako hauek dira: 36€ (Ipar Hondoa), 45€ (Ekialdeko Beheko Harmaila), 51€ (Ekialdeko Beheko Harmaila -erdikoa), eta 54€ (Harmaila Nagusia -Behekoa-).
Sarrerak erosteko asmoa dutenek Athletic Club 906 29 22 45 deitu beharko dute, astelehenetik, hilaren 26tik, eta martitzeneko 17:00ak bitartean, nortasuna eta bazkide ala abonatuaren kodea jakinaraziz.
Bertoko egunkarien hilaren 28ko, eguazteneko, alean sarituen zerrenda jakinaraziko du Athletic Clubek.
San Mameseko lehiatilak zabalik egongo dira hilaren 28an, eguaztenean soilik, 10.30etatik 13.30etara eta 17.00etatik 20.00etara, bazkide zein abonatu saridunentzat.
Mota bakoitzeko sarrerak agortu bitartean aukeratzeko aukera egongo da.