Athletic Club

Real Sociedad-Athletic. Bazkide eta abonatuentzako sarrerak

Real Sociedad-Athletic. Bazkide eta abonatuentzako sarrerak

Real Sociedad KEA-k eta Athletic Clubek jokatuko duten partidarako sarrerak erosteko asmoa agertu duten bazkide…

Real Sociedad KEA-k eta Athletic Clubek jokatuko duten partidarako sarrerak erosteko asmoa agertu duten bazkide eta abonatuek San Mameseko txarteldegietan har ditzakete gaur, asteazkena, 10.30etatik 13.30etara eta 17etatik 20etara.
Horretarako bazkide nahiz abonatu txartela aurkeztea derrigorrezkoa izango da sarrerak erostean.
PUBLIKOA
Bazkide eta abonatuentzat epea amaitu eta gero, soberan dauden sarrerak ipiniko ditu salgai Athletic Clubek, hilaren 29an, osteguna, eta hilaren 30ean, ostirala aitaturiko sarrerak agortu artean. Hori gertatzen ez den bitartean, dauden mota guztietako sarrerak aukera ditzake erosleak.
Hala eta guztiz ere, sarrerak psobratzekotan, Real Sociedad Kirol Elkarte Anonimoaren eskuetan utziko lirateke.
Salgai ipiniko diren sarreren prezioari dagokionez, honako hauek dira Real Sociedad KEA-k ezarritakoak:
36€ (Ipar Hondoa)
45€ (Ekialdeko Beheko Harmaila)
51€ (Ekialdeko Beheko Harmaila -erdikoa)
54€ (Harmaila Nagusia -Behekoa-).
Txarteldegien ordutegia:
Ostegunean, 10.30etatik 13.30etara eta 17etatik 20etara
Ostiralean, 10.30etatik 13.00etara.
Asteburuko partidak
2002-09-01 19:00  1. Maila: Real Sociedad-Athletic (PPV)
2002-09-01 17:00  2.B Maila: Bilbao Athletic-Gernika
2002-08-31 18:00  3. Maila: Baskonia-Beasain
2002-09-01 11:30  Gazt. Ohorezko Maila: Athletic-Zaragoza