Amurriok 1 Athleticek 2
Hurrengo kanporaketarako txartela eskuratu du Athletic Clubek, nahiz eta, espero zen legez, zailtasun handiko partida…
Hurrengo kanporaketarako txartela eskuratu du Athletic Clubek, nahiz eta, espero zen legez, zailtasun handiko partida izan Amurrion jokatutakoa. Guerreroren gola lehendabiziko minutuetan iritsi zen, baina ez zen nahikoa arabarren garra gelditzeko. Jabaren berdinketak emozioa eman zion norgehiagokari, baina Urzaizen gola kanporaketa erabaki zuen. Hurrengo hitzordua, azaroaren 6an, baina askozaz lehenago, hilaren 14an, Barçaren kontrako norgehiagoka San Mamesen. Katalunyarrak Kopatik at daude dagoeneko.