Lehen taldeko oharra
Athletic Clubeko lehen taldeak, teknikoak zein jokalariak, jarraian doakizuena jakinarazi gura die Athletic Clubeko bazkide…
Athletic Clubeko lehen taldeak, teknikoak zein jokalariak, jarraian doakizuena jakinarazi gura die Athletic Clubeko bazkide zein zaletuei.
1.- Klubeko arduradunek oinarri futbola indartzeko asmoz prestatu den DENA Proiektuaren nondik-norakoak azaldu dizkigute.
2.- Jakin badakigu egitasmoa Athletic Club Fundazioaren bitartez bideratuko dela.
3.- Klubarekiko geure konpromezua berresteko eta klubeko partaide sentitzen garen eta garela erakusteko aukera paregabea dela kontutan hartuta, ekimenarekin bat egitea eta geure laguntza guztia eskaintzea erabaki dugu. Aipaturiko laguntza arlo pertsonaletik ekonomikora murgilduko da Athletic Clubeko egiturak sendotzen laguntzeko asmoz.
4.- Jakin badakigu Athletic Fundazioak indarrean ipiniko duen proiektua etorkizunezko erronka dela eta, lehen talde profesionala garen heinean, ahal dugun guztia horren alde eman gura dugula.
Gora Athletic!