Molinarekin bat
Javier Uria Athletic Club presidenteak Jose Francisco Molina Deportivoko jokalariarekin egin du berba gaur goizean…
Javier Uria Athletic Club presidenteak Jose Francisco Molina Deportivoko jokalariarekin egin du berba gaur goizean eta gutun pertsonala bidali dio segidan.
Eskutitz horretan, eta Borja Basagoiti gure jokalariarekin egin zuen legez, bere eskarmentu pertsonalaren berri emateaz gainera, gaixotasuna gainditzeko desioa luzatu dio eta baita horrelako prozesu batean ingurukoek duten garrantzia.
Athletic Clubeko lehen taldeko jokalari zein teknikariek publikoki erabateko laguntza eskaini gura diote Jose Francisco Molina jokalariari, ahalik eta lasterren osatu dadila desiatuz, eta lehenbailehen futbol zelaietan ikusteko itxaropenez.
Halaber, besarkada handi bat luzatzen diogu, bere nortasunak eta duen indarrak egun pairatzen duen gaixotasuna gainditzeko ahalbideratuko dituztelakoan.