Behe mailakoen janzkera
Behe mailako taldeen janzkerari dagokionez, nolabaiteko irizpideak ezarri dira camiseta zuri-gorria erabiltzeko. Lehenengo eta behin,…
Behe mailako taldeen janzkerari dagokionez, nolabaiteko irizpideak ezarri dira camiseta zuri-gorria erabiltzeko.
Lehenengo eta behin, zuri-gorriz arituko dira gure talde guztiak baldin eta edozein partida izanda San Mamesen jokatzen badute.
Bilbao Athletic taldeari dagokionez, Bigarren B Mailan dabilen taldea dela kontuan hartuta, zuri-gorriz arituko litzateke Bigarren A Mailako play-offerako sailkatuko balitz.
Gainerako taldeek zuri-gorriz jantzita arituko dira honako kasuotan:
– Dagozkien mailetan eta partida ofizialetan jokatuko diren final guztietan.
– Parte hartuko duten Nazioarteko Txapelketen final guztietan.
– Mail altuagoko txapelketen finaletan (Canal Pluseko Txapelketa adibidez) edota telebistaz erretrasmitituak izango direnetan.