Berritzeak
Athletic Clubek kontratu berria sinatzeko akordioa adostu du Joseba Arriaga eta Carlos Gurpegi jokalariekin. Orain…
Athletic Clubek kontratu berria sinatzeko akordioa adostu du Joseba Arriaga eta Carlos Gurpegi jokalariekin.
Orain arte Bilbao Athletic taldearekin kontratua zuten 2003-04 denboraldirarte. Oraingoa hiru denboraldirako eta lehen taldekoa izango da, baldin eta lehen taldearekin hamar partida ofizial jokatzen badute, Carlos Gurpegiren kasuan gertatu den legez. Azken honek, beraz, 2004-05 denboraldirarte dauka kontratua dagoeneko.
Kontratu berri honetan 20 millioi €ko deuseztatze klausula jasotzen da eta helburuengatiko baldintza batzuk ere.