Athletic Club

Arropa ofizial berriaren aurkezpena

Arropa ofizial berriaren aurkezpena

Athletic Clubek eta Antonio Miro disenatzaile katalunyar ospetsuak hitzarmen bat sinatuko dute bihar, eguenean, hilaren…

Athletic Clubek eta Antonio Miro disenatzaile katalunyar ospetsuak hitzarmen bat sinatuko dute bihar, eguenean, hilaren 28an. Horren ondorioz, gure klubeko uniforme ofizial berria Antonio Miro disenatzaileak egina izango da datozen hiru denboraldietarako, hau barne. Athletic Clubentzat aurrepauso handia da diseinu modernoa eta ospe handikoa izatea bere uniforme ofizialean eta, horren lekukotasuna emateko asmoz, hainbat ekitaldi antolatu dira eguenerako:
-Lehena 12etan izango da Ibaigane Jauregian eta bertan, akordioari buruzko xehetasunak emateaz gainera, hitzarmenaren sinadura burutuko da. Antonio Miro berak eta Athletic Clubeko ordezkariek, Ignacio Ugartetxe eta Jose Luis Bilbao, esku hartuko dute.
– Ibaiganeko prentsaurrekoaren ostean eta lehen taldeko lan saioaren ostean, ohiko prentsaurrekoa eskainiko dute jokalari bik San Mamesen.
-Bigarrena 12.45etan izango da San Mamesen, bertan argazki ofiziala egingo baitute lehen taldeko kide guztiek futbol zelaian.
-Hirugarrena, Miro Hotelean izango da, 13.30etan, bertan koktel-harrera antolatu da eta.