

1-EEFF-ren agiria jaso du Athletic Clubek, bertan zerau azaltzen da: gure jokalaria den Carlos Gurpegi Nausiak fisiologikoki arruntak baino altuagoak diren 19 nor-androsteronaren mailak eman zituela irailaren 1ean Liga Txapelketako Reala eta Athletic Cluben arteko partidaren ostean egindako kontrolean.
2-Bere jokalariak ez duela inolako produkturik hartu, ezta antzekorik ere, eta klubeko zerbitzu medikoek ez diotela eman azpimarratu gura du Athletic Clubek.
Ildo beretik, gure konfiantza osoa adierazi gura dugu jokalariak berak erakutsi duen portaera eta ibilera, eta baita ere gure zerbitzu medikuena.
Halaber, Carlos Gurpegiren aginduetara zerbitzu tekniko zein juridiko guztiak jarriko dituela jakinarazi gura du Athletic Clubek, aipaturiko indizeen jatorria argitzeko asmoz.
3-Egungo arautegiaren araberako kontraanalisia eskatzeaz gainera, behar beharrezkoak diren froga guztiak egiteko prest dagoela dagokien erakundeei jakinaraziko die Athletic Clubek. Helburua zerau da: beste kasu askotan gertatu den legez, hartzearekin harremana ez duen jatorria izan dela frogatzea.
4-Zalantzak argitzeko eta hedabideen galderei erantzuteko, Andoni Zubizarreta kirol zuzendariak; Sabino Padilla, zerbitzu medikoen burua eta Carlos Gurpegi jokalariak, prentsaurrekoa eskainiko dute abenduaren 11an, 12.30etan Lezamako prentsa bulegoan.


Zozketa: Raul Garciaren kamiseta
Lehen taldea
Parte hartu Athletic Clubeko Instagrameko kontu ofizialean eta lortu kontratua berritu berri duen jokalariaren kamiseta sinatua


“Erronkak, zenbat eta zailagoak hobeto”
Lehen taldea
Raul Garciak, Athleticekin 2022ra arte duen konpromisoa berritu ostean, “Klub honetan lehiatzeko behar den mailan egonda” jarraitzeko asmoa “beti” izan duela aitortu du


Zuzenean: Raul Garciaren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu du jokalari zuri-gorriaren agerraldia Lezamako prentsa aretotik, 2022ra arte kontratua berritu ostean


Raul Garciak kontratua berritu du 2022ra arte
Lehen taldea
Akordioak beste denboraldi baterako aukera ematen du, zenbait helbururen arabera


Ane Azkonak senda-agiria jaso du
Emakumezkoena
Aurrelari zuri-gorria, ekainean belaunean larri lesionatua, dagoeneko prest dago lehiaketarako


Real Betis-Athletic Club, larunbatean 17:00etan
Emakumezkoena
Emakumezkoen lehen taldeak larunbat honetan jokatuko du Primera Iberdrolan atzeratuta zuen Betisen aurkako partida


Elizegi: “Athletic txapeldun batekin amets egiten dugu”
Kluba
Athleticeko presidenteak Ezohiko Batzar Nagusiari buruzko balorazioa egin du: “Bazkideen konfiantza sentitu dugu, baina baita gauzak hobetu behar ditugula ere”


Zuzenean: Aitor Elizegiren prentsaurrekoa
Kluba
Streaming bidez jarraitu Athletic Clubeko presidenteak atzoko Batzar Nagusiaren inguruan egingo duen agerraldia


Berenguer, gol-bolada onean
Lehen taldea
Athletic Clubeko azken fitxaketa goleatzaile zuri-gorrien lehen postuan kokatu da LaLigan sartutako sei golei esker, lau azken bost partidetan


Emakumezkoen taldearen lan plangintza otsailaren 28ra arte
Emakumezkoena
Lehoiek larunbatean (17:00etan) berreskuratuko dute, urtarrilean Betisen aurka Sevillan jokatu behar zuten partida