Athletic Club

Lehen lantaldearen agiria

Lehen lantaldearen agiria

Athletic Clubaren lantalde eta tekniko guztien izenean publikoki zera hau adierazi gura dugu: gure babes…

Athletic Clubaren lantalde eta tekniko guztien izenean publikoki zera hau adierazi gura dugu: gure babes osoa eskaini gura diogu Carlos Gurpegiri pairatzen ari den egoera zail honetan. Gure errespetua duen bat baldin bada, horixe bera dugu Carlos. Gertatzen ari denak ez du inolaz ere aldatuko jarrera hori.

 Jokalariarengan eta zerbitzu medikuengan daukagun konfiantza osoa berresteaz gainera, aurrean ditugun kirol erronkak azpimarratu gura genituzke, horiek baitira hurrengo egunotako helburua. Beraz, gaia albo batera uzteko deia egiten dugu. Gure lana normaltasun osoz egiteko erarik egokiena litzateke.