Athletic Club

Lantaldearekin bazkaria

Lantaldearekin bazkaria

Javier Uria presidenteak bazkaria izan du gaur lehen taldearekin. Bertan, Joseba Arriaga, Luis Prieto eta…

Javier Uria presidenteak bazkaria izan du gaur lehen taldearekin. Bertan, Joseba Arriaga, Luis Prieto eta Aritz Aduriz jokalariei, euren debuta dela eta, oroigarria emateaz gainera, egungo egoeraz mintzatu da.
  Kirol egoera onena ez dela gogora ekarri ostean, ‘ahalegin are handiagoa’ eskatu die lehen taldeko partaide guztiei. ‘Badakigu une txarrak pasatzen ari garela, eta are zailagoak aste honetan Carlos Gurpegiri gertatu zaiona ikusita, baina egoera zail hauetan gure batasunaren indarra erakutsi behar dugu berriro ere eta Valladoliden garaipena eskuratu gure kidea den Carlos Gurpegiri eskaintzeko’.