Athletic Clubek 3 Bartzelonak 1
Emakumezkoen Athletic Clubek 3-1 irabazi du Bartzelonaren aurka Bizkaiko futbolaren aldeko lagunarteko partidan. Mila pertsona…
Emakumezkoen Athletic Clubek 3-1 irabazi du Bartzelonaren aurka Bizkaiko futbolaren aldeko lagunarteko partidan. Mila pertsona pasatxo bildu dira Lezaman. Partida hasi baino lehen Ana Astobieta eta Maria Torres ‘Maruja’ri omenaldia egin zaie 70ko hamarkadan emakumezkoen futbolak Bizkaian izandako bilakeraren aitzindariak izateagatik. Halaber, istripuz hildako Leticia Alonso, Bizkerreko jokalariaren aldeko isilunea gorde da. Besoko beltza eroan dute Athletic Clubeko jokalariek.
Athletic Club: Uguzne (45′ Patri) Zabala, Gaztelu, Itziar, Jessi (46′ Uriagereka) Tzibi, Belen (58′ Del Val) Iraia (74′ Guarrotxena) Irantzu (46′ Ibarra) Arantza (58′ Vanesa) eta Lorena.
Bartzelona: Moreno; Perez, Quiles (82′ Solano) Escribano, Pacheco, Mas, Navarro (85′ Arroyo) Sanchon, Martin, Mena eta Ramon
Epaileak: Jon Mesa. Igor Castro eta Jorge Salguero. Euskal Elkargoa.
Golak: 0-1, 25′: Sanchonek. 1-1: 42′ Lorenak. 2-1: 65′ Itziarrek. 3-1: 66′ Lorenak.