Athletic Club

Gurpegiri bigarren analisia

Gurpegiri bigarren analisia

Gaur, 2002eko abenduaren 23an, 10.00etan, jaso du Athletic Clubek Doping-aren Aurkako Batzordearen eskutik Carlos Gurpegiren…

Gaur, 2002eko abenduaren 23an, 10.00etan, jaso du Athletic Clubek Doping-aren Aurkako Batzordearen eskutik Carlos Gurpegiren gernuaren bigarren analisiaren emaitza, Kiroleko Goi Kontseiluaren laborategi ofizialak egina. Bertan, 19-norandrosteronaren metabolitoaren presentzia baieztatzen da.

  Lehen analisia egitean gertatu ziren irregulartasunak kontuan hartuta (hiru hilabete gernua hartu zenetik Arautegian jasotzen diren hamar egunekin alderatuz) espediente osoak eskatu izan ditugu.

Aipaturiko txostenak jasotzen ez ditugun bitartean, kolokan ipintzen ditugu eman dizkiguten emaitzak.

  Dena den, nandrolona duen inolako produkturik jokalariari ez zaiola eman eta berorrek, guk jakin barik, ez duela hartu azpimarratzen du Athletic Clubek.