Deialdiak
Urtarrilaren 3, 4 eta 5ean Faduran (Getxo) 25 urte azpiko Euskadiko selekzioak egingo dituen lan…
Urtarrilaren 3, 4 eta 5ean Faduran (Getxo) 25 urte azpiko Euskadiko selekzioak egingo dituen lan saioetarako Athletic Clubeko honako jokalariak deitu ditu EFF-k: Elixabete Capa, Itziar Gurrutxaga, Elisabeth Ibarra, Aitziber Juaristi, Vanesa Rodriguez eta Leire Zabala.
Halaber, 17 urte azpiko selekzioak data eta leku berberetan egingo dituen lan saioetarako Irantzu Castrillo eta Iraia Iturregi deitu dituzte.
Bestalde, Gorka Eraña Lopez de Bergara Athletic Clubeko jokalaria deitu du EEFF-k Malagan jokatuko den Futbol 7ko Munduko Txapelketan parte hartzeko espainiar selekzioarekin urtarrilaren 2tik 5era.