Partida eta bazkaria
Athletic Clubeko Zuzendaritza batzako kide, teknikari eta enplegatuen selekzioak eta hedabideen selekzioak jokatzen duten ohiko…
Athletic Clubeko Zuzendaritza batzako kide, teknikari eta enplegatuen selekzioak eta hedabideen selekzioak jokatzen duten ohiko partida 12.30etan izango du hasiera bihar eguenean, hilaren 16an, Lezaman. Norgehiagokak 35 minutuko bi zati izango ditu eta amaitu ostean, 14.30etan hain zuzen ere, bazkaria egingo da Jan Toki jatetxean.