Athletic Club

Deialdiak

Deialdiak

Athletic Clubeko lau jokalari deitu ditu EEFF-k espainiar selekzioak Las Palmasen otsailaren 2tik 7ra jokatuko…

Athletic Clubeko lau jokalari deitu ditu EEFF-k espainiar selekzioak Las Palmasen otsailaren 2tik 7ra jokatuko duen ‘Copa del Atlántico’ Nazioarteko Txapelketaren XXIX ediziorako. Jokalariak Ander Murillo, Jonan García, Aritz Solabarrieta eta Alexander Goikoetxea dira. Halaber Irantzu Castrillo eta Iraia Iturregi deitu dituzte 19 urte azpiko espainiar selekzioarekin lan saioak egiteko otsailaren 3tik 6ra bitartean.