Bihar lehoia izango da
Athletic Clubeko Peñen Elkargoak gaur emango dio Joseba Arriaga jokalariari 2001-2002 denboraldiari dagokion ‘Bihar lehoia…
Athletic Clubeko Peñen Elkargoak gaur emango dio Joseba Arriaga jokalariari 2001-2002 denboraldiari dagokion ‘Bihar lehoia izango da’ garaikurra. Euskal Etxean 21:30etatik aurrera egingo den afarian burutuko da ekitaldia. Ignacio Ugartetxe presidente ordea izango da Athletic Clubeko ordezkaritza ofizialaren buru eta horrekin batera Joxe Angel Iribar, Jose Luis Bilbao, Fermin Palomar, Juan Pedro Guzman, Koldo Agirre, Alfonso Txabarria eta Javier Ucha egongo dira.