Athletic Club

Athletic Clubaren oharra

Athletic Clubaren oharra

Azken orduko agiria jaso du gaur Athletic Clubek EEFF-ren Lehiaketa Batzordearen eskutik, non kasuaren inguruan…

Azken orduko agiria jaso du gaur Athletic Clubek EEFF-ren Lehiaketa Batzordearen eskutik, non kasuaren inguruan zabaldu duen txostenarekin batera, behin behineko zigorra ezarri dion Carlos Gurpegi jokalariari. Txostena aztertu eta gero, Athletic Club eta bere zerbitzu juridikoak ez datoz bat hartutako erabakiarekin, ez ematen diren argudioekin eta erabaki berarekin, eta berez, ez datoz bat Carlos Gurpegirekiko hartu den behin behineko zigorrarekin.

Erabakia ez dator bat federazioaren Estatutuetan jasotzen diren behin-behineko neurriekin, ezta Kirol Disziplinaren Erret Dekretuan eta Kirol Legean jasotzen direnekin. Zuzenbide Administratiboaren Erregimen Orokorrean dauden behin-behineko neurrien kontra ere joan badoa hartutako erabakia.

Batzordearen erabakia behin-behineko neurriaren izaeraren kontra doa, azken finean zigorraren aurrerapena baino ez da, defentsaren edozein helegitea aurkeztu baino lehen eta balizko inozentziaren eskubidea urratuz, hau da Carlos Gurpegi entzun barik eta kasuari dagozkion gertaera garrantzitsuak baloratu gabe.

Guzti horregatik, sorpresa handia da erabakia, are gehiago legelariz osatutako Batzorde batean eta hartu duen oinarria kontuan hartuta. Era berean, harritzekoa da ere zein azkar hartu duten erabakia, gertakizunatik ia sei hilabetera, batez ere Administrazio beraren ardura izan delako. Lehiaketa Batzordearen hausnarketarik gabeko jarreraren frogatazat har daiteke 19-norandrosteronaren emandako kopurua (analisian emandakoa baino askozaz altuagoa) argi eta garbi erakusten duena ia ia ez dutela kasuaren dokumentazioa irakurri.

Azkenik, Batzordearen erabakiaren kontra eta instantzia guztietan beharrezkoak izango diren helegiteak ipiniko dituela esan gura du Athletic Clubek. Ekintza administratibo gisa baliogabetzat hartzen dugu eta goiko erakundeek hausnarketa juridiko egin dezatela espero dugu. Helegitea baztertu barik, erabakiaren behin-behineko atzeratzea eskatuko du Athletic Clubek Carlos Gurpegi jokalariak domekako partidan jokatzeko eskubidea izan dezan.