Athletic Club

Athletic Clubaren oharra

Athletic Clubaren oharra

Gaur arratsaldean agiria jaso du Athletic Clubek EEFF-ren Apelazio Batzordearen eskutik. Bertan zera hau esaten…

Gaur arratsaldean agiria jaso du Athletic Clubek EEFF-ren Apelazio Batzordearen eskutik. Bertan zera hau esaten du arestian aitaturiko batzordeak: ‘Ez dago arrazoirik Lehiaketa Batzordeak 2003ko otsailaren 14an Carlos Gurpegi Nausia jokalariari ezarritako behin-behineko zigorra bertan behera uzteko’.

Gaur goizeko prentsa agerraldian agerian geratu den legez, datorren asteko lehendabiziko egunotan Apelazio Batzordearen aurrean ezarriko duen helegitea ahaztu barik, Athletic Clubek eta bere zerbitzu juridikoek euren desadostasun osoa berretsi gura dute hilaren 14an Lehiaketa Batzordeak hartu duen erabakiarekin, ez ematen diren argudioekin eta erabaki berarekin, eta berez, ez datoz bat Carlos Gurpegirekiko hartu den behin behineko neurriarekin.