Athletic Club

Carlos Gurpegi

Carlos Gurpegi

Gaur arratsaldez helegitea aurkeztuko du Athletic Clubek EEFF-ren Apelazio Batzordean, Carlos Gurpegi Nausiari behin behineko…

Gaur arratsaldez helegitea aurkeztuko du Athletic Clubek EEFF-ren Apelazio Batzordean, Carlos Gurpegi Nausiari behin behineko zigorra ken diezaioten.

Aitaturiko helegitearen ardatza zerau da: Lehiaketa Batzordeak Zuzenbidearen arabera hartu behar dituela erabakiak. Gure ustez, arau juridikoaren kaltea eta oinarrizko eskubideen urraketa gertatu dira. Gure Klubak doktrina juridikoa eta kasuari dagozkion oinarriak gehituko ditu.

Halaber, Carlos Gurpegi Nausia jokalariak, unerik egokienean eta behin-behineko zigorra indarrean dagoen bitartean, zuzenbideko ohiko epaitegietan helegitea ipiniko duela jakinarazi gura du Athletic Clubek.