Josu Urrutia
Josu Urrutia jokalariari artroskopia egin zaio bere eskuin belaunean gaur martitzenean, hilaren 25ean, USP La…
Josu Urrutia jokalariari artroskopia egin zaio bere eskuin belaunean gaur martitzenean, hilaren 25ean, USP La Esperanza eritetxean Mikel Sanchez sendagilearen eskutik. Berrogei minutu inguru iraun du ebakuntzak eta bertako azterketaren arabera artikular gorputz libreak aurkitu dira, eta baita ere lesio osteocondral larria atzeman zaio kanpoko kondilo femoraleko karga gunean, eta kanpoko meniskorik gabe.
Gorputz libreak erauzi egin dizkiote, kartilago nekrosatua askatu zaio, kondralazpiko hezurraren espongializazioa egin zaio eta hazkunde plasmatikoaren eragileak eman zaizkio. Deskargan 45 egun igaro beharko ditu Josu Urrutiak eta zalantzan dago bere jarduera kirolari profesional bezala.
Bi egun egongo da eritetxean eta gauzak espero den bezala gertatuz gero, hedabideen aurrean agerraldia izango du hurrengo martitzenean, martxoaren 4an, Lezamako prentsa aretoan.