Carlos Gurpegi
Joan den 2002eko abenduaren 11an eskaini zen prentsaurrekoan, zehazki Athletic Clubeko zerbitzu medikoak izandako agerraldian…
Joan den 2002eko abenduaren 11an eskaini zen prentsaurrekoan, zehazki Athletic Clubeko zerbitzu medikoak izandako agerraldian “Gernuan bi nanogramo mililitroko baino altuagoak diren 19 norandrosteronaren mailak, nandrolona hartu dela baieztatzen dute” zioen zigor arrazoiaren kontrako hainbat ikerlanetan agertzen ziren ebidentziak azaldu ziren.
Lehenengo eta behin, nabarmendu gura genuke kasu honen defentsa zuzena egin ahal izateko izan dugun gehitutako zailtasuna: Carlos Gurpegiren positiboa, 2002eko irailaren 1ean, Ligako lehendabiziko partidan, Athletic Cluberi jakinarazteko atzerapena.
Kontraanalisia positiboa baieztatu zuenetik, gertatu eta hiru hilabete beranduago, lan zientifikoak egiteari ekin zioten zerbitzu medikoek, batez ere datuak interpretatzeko asmoz.
Extremadurako Unibertsitatearen Kimika Analitika eta Elektrokimikako Saileko Galan eta Maynar doktoreen lan taldeengana jotzea erabaki zuten zerbitzu medikoek, gaiari buruz hainbat eta hainbat ikerlan argitaratu eta egin dituztenak.
Hona hemen emaitzak:
a) Carlos Gurpegi jokalariaren gernuaren hormonala-profila zehaztu zen 2002ko abenduaren 15ean Real Valladolid eta Athletic Cluben arteko partidaren atarian eta partida jokatu ostean. Arestian aipaturiko ikerlanean ez da 19 norandrosteronaren inolako arrastorik agertzen partidaren atarian egindako gernu analisian, hots, atsedenean. Hala eta guztiz ere, Real Valladolid-Athletic Club partida jokatu osteko 19 norandrosteronaren balorea 7,15 nanogramo mililitrokoa da.
b) Gauzak horrela, eta endokrinologia esperimentaleko nazioarteko adituen aholkuei jarraituaz, bigarren ikerketa bat egin zitzaion Carlos Gurpegi jokalariari. Bigarren horretan bizkortze farmakologikoa egin zitzaion jokalariari, ondoren gernuko azterketa egiteko 48, 72 eta 96 orduetara. Joan den abenduaren 31an eta urtarrilaren 2, 4 eta 6an egin ziren frogak.Bizkortze aurreko Carlos Gurpegiren gernuak ez zuen 19 norandrosterona arrastorik ematen. Aldiz, 48 orduetara 0,49 nanogramo mililitroko tasa zeukan, 72 orduetara 5,71 eta 96 orduetara 4,25. Carlos Gurpegiri egindako azterketen datu zein emaitzek 19 norandrosteronaren gernu-jariaketa endogenoa aditzera ematen dute, bizkortze fisikoa zein farmakologikoarengatik. Ziurrenik aromatasa sistemetan metabolismo androgenikoaren aldaketarengatik.
ONDORIOAK
-Carlos Gurpegik ez du inolako produktorik hartu eta ez zaio eman.
-Carlos Gurpegi jokalariak era endogenoan sortzen du 19 norandrosterona.
-Athletic Clubeko zerbitzu medikoak eta baita jokalaria bera ere, prest daude eskuharmena duten erakundeek erabakitzen dituzten edota beharrezkoak jotzen diren froga guztiak egiteko, prentsaurreko honetan esandakoa berretsi dadila.