Ekaerak
EEFF-ren Lehiaketa Batzordeak eta Kirol Disziplinaren Espainiar Batzordeak atzera bota dute Athletic Clubek aurkeztu dituen…
EEFF-ren Lehiaketa Batzordeak eta Kirol Disziplinaren Espainiar Batzordeak atzera bota dute Athletic Clubek aurkeztu dituen eskaerak Carlos Gurpegi jokalariari behin-behineko zigorra ken ziezaioten.
Kasu bietan, aipaturiko erakundeek informazioa eskatu diote Goi Mailako Kirol Zentruari Extremadurako Unibertsitateak egin berri duen eta Athletic Clubek aurkeztu duen txostenari buruz, batzordeek berezko zientziarik ez dutelakoan.
Lehenengo eta behin, bere desadostasuna adierazi gura du Athletic Clubek hartutako neurriarekin, behin-behineko zigorra ez altzatzeak aurrez-aurretiko zigor modukoa ulertzen da-eta Carlos Gurpegi
jokalariarentzat.
Bigarrenez, Carlos Gurpegi jokalariari behin-behineko zigorra ken diezaioten ahal dituen bide guztiak jorratuko dituela berresten du Athletic Clubek.
Azkenik, eta prozesua lehen bailehen burutu dadin, eskura dituen tresna guztiak erabiliko ditu Athletic Clubek, jokalariaren zein instituzio beraren interesak defendatzeko asmoz.