Athletic Club

Gurpegi Auzia

Gurpegi Auzia

Athletic Clubek eta Carlos Gurpegi jokalariak idatzi bana helarazi zioten atzo Kirol Disziplinaren Espainiar Batzordeari,…

Athletic Clubek eta Carlos Gurpegi jokalariak idatzi bana helarazi zioten atzo Kirol Disziplinaren Espainiar Batzordeari, premia handiz, Kirol Gorengo Kontseiluaren agindupean dagoen Batzordeak bihar, hilaren 14an, barikuan, erabaki dezala futbolariaren lizentziaren behin behineko etenaldiaren aurka aurkeztu ditugun helegitei buruz.

Horretarako, Clubek zein jokalariak azken helegiteen igarobidea amaitutzat jotzen dute eta, beraz, Batzordeak erabaki dezala falta da soilik. Horren ostean, bide administratiboa amaituko litzateke, eta helegiteak aurkeztekotan bide arruntetik posible izango litzateke soilik.

Kirol Zuzenbidearen gorengo erakundeak helegiteak onar ditzala espero du Athletic Clubek, federazio-estatutuen 156. artikuluaren eta Kirol Disziplinaren erret dekretuaren 41. artikuluaren urraketari amaiera emanez.

Prozedura nagusiari dagokionez, Lehiaketa Batzordearen izapidegileari helegite-idatzia igorri zion atzo Carlos Gurpegi jokalariak. Bertan, eta froga gisa, zerau proposatzen zaio: alderen batek Extremadurako Unibertsitateak egin duen txostenaren ondorioen kontra, formalki, egingo balu, -orain arte gertatu ez dena-, Anoetan (2002.eko irailaren 1ean) eta Valladoliden (2002.eko abenduaren 15ean) izan zituen baldintza parekoetan azterketa fisikoak egitea. Hau da, hala gertatuko balitz, Donostian eta Valladoliden gertatu zen legez, partida ofiziala jokatu aurretik eta jokatu ondorengo froga egin diezaiotela, baldintza fisiko zein psikikoak, ahal den neurrian, errepikatzeko. Egin eta gero, berme handiko prozeduraren ostean, izapidegileak zehaztu beharlo luke zein laborategira igorri.

Athletic Clubari dagokionez, helegite-idatzia helaraziko zaio izapidegileari horrek eskatu bezain laster.

Halaber esan behar dugu Lehiaketa Batzordeak onartu egin duela Manuel Fraile Azpeitia, Gurpegiri buruzko espedientearen izapidegilearen eskaera instrukzio epea hamabost egunez luzatzea. Ildo honetatik, defentsa ezaren sentipena berresten du Athletic Clubek eta, argi eta garbi, agertu gura du, iritzi publikoak azter dezala, nola luzatzen den prozedura erakunde berberetik, Carlos Gurpegi eta Athletic Clubaren interesen urraketa handituz.