Lagunarteak, Carlos Gurpegiren alde
Carlos Gurpegiren kautelazko kentzearen ondorioz sortutako egoera dela eta, Athletic Club-en Lagunarteen Elkarteak honako hau…
Carlos Gurpegiren kautelazko kentzearen ondorioz sortutako egoera dela eta, Athletic Club-en Lagunarteen Elkarteak honako hau adierazi du:
1. Athletic Club-en aginduz egindako zientzi lanek, Gurpegiren gernuan topatutako norandrosterona-19 maila interpretatzera zuzenduek, frogatu dutela jokalariak substantzia hori ekoizten duela modu endogeno batean, “normaltzat” har daitezkeen mailetatik gora.
2. Hori dela eta, frogaturik geratzen dela jokalariak ez duela inolako substantziarik hartu, ez bere kabuz ez beste inork emanda, Gurpegiren organismoan aldaketak eragin eta abantaila fisikoak lortzeko inolako helbururik gabe.
3. Kirol arloko justizi organoek ez dutela ingunuabar hori kontuan hartu eta horren ondorioz jokalariari ageriko bidegabekeria egin diotela.
Egoera hori salatzeko Athletic Club-en Lagunarteen Elkarteak 3000 elastiko banatuko ditu datorren igandeko Athletic-Valentzia norgehiagokan, elastikoan ‘GURPEGI JUSTIZIA’ idatzoharra inprimaturik.
Lagunartekoek euren buruari galdetzen diote ea hainbat batzordek jokabide bera izango zuketen kaltetutako jokalaria beste klub batekoa izan balitz.