Athletic Club

Gurpegi Auzia

Gurpegi Auzia

Kirol Disziplinaren Espainiar Batzordeak ez du tratatu bere gaurko bileran Gurpegiri behin-behineko zigorra ken ziezaioten…

Kirol Disziplinaren Espainiar Batzordeak ez du tratatu bere gaurko bileran Gurpegiri behin-behineko zigorra ken ziezaioten Athletic Clubek eginiko helegitea. Ziurrenik, eta Laborategiaren txostena jaso eta gero, hurrengo barikuan, hilaren 22an, tratatuko ei dute gaia. Gure ustez, gaurko atzerapen berri honek argiro erakusten du nola kirol justizia banatu behar dutenak diren prozeduraren luzapen ulertezina eta neurriz kanpokoaren arduradun soilak. Azken finean, Carlos Gurpegi jokalaria eta Athletic Club dira kalteturik suertatu diren bakarrak.