Carlos Gurpegi
EEFF-ren Lehiaketa Batzordeak hartu berri duen erabakia dela eta, honako hau esan gura du Athletic…
EEFF-ren Lehiaketa Batzordeak hartu berri duen erabakia dela eta, honako hau esan gura du Athletic Clubek:
Aitaturiko Batzordearen hautematea okerra da berriro ere. Carlos Gurpegi jokalariari egindako analisietan hainbat indizeen agerpenak, helegite edota froga tresnen azalpenak -Extremadurako Unibertsitatearena barne- Lehiaketa Batzordeak ireki duen espediente beraren izaeran eta haren erabakian soilik dute eragina.
Hala eta guztiz ere, ez daukate inolako zerikusirik eta, inolaz ere, ez dute justifikatzen behin behineko etenaldia, neurriak oinarri legalik ez dauka eta. Halaber, gaiaren inguruan erabakia hartu baino lehen, aurrez aurretik ipinitako zigorra dela azpimarratu gura dugu.