Carlos Gurpegi
Kirol Disziplina Espainiar Batzordeak ez du tratatu bere gaurko bileran Carlos Gurpegiri behin-behineko etenaldia ken…
Kirol Disziplina Espainiar Batzordeak ez du tratatu bere gaurko bileran Carlos Gurpegiri behin-behineko etenaldia ken diezaioten Athletic Clubek aurkeztu duen helegitea.
Harrigarria ez bada ere, justizia banatzeko ardura duten erakundeek orain arte erakutsi duten jarrera dela eta, tamalgarria iruditzen zaigu Carlos Gurpegi eta Athletic Clubarekiko egiten ari direna. Jokalariarentzat konkretuki, jokatu gabeko seigarren partida izango da aste honetakoa, bien bitartean inolako zigorrarik formalki jaso gabe dagoen arren.
Athletic Clubaren ustez, lanerako eskubidea eta ustezko inozentzia behin eta berriro urratzeaz gainera, prozesuak pairatzen dituen eten eta justifikaziorik gabeko atzerapenek Gurpegi eta Athletic Clubeko interesen defentsa ere oztopatu eta zaildu egiten dituzte.
Bestalde, eta Lehiaketa Batzordeak ireki duen espedienteari dagokionez esan Carlos Gurpegi berak eta Athletic Clubek, gaur eta hurrengo egunotan ere, helegite eta froga eskakizun gehiago aurkeztuko dituztela.
Halaber, azken egunotan agertu diren ustezko informazioen haritik, argi eta garbi esan behar dugu, Carlos Gurpegik eta Athletic Clubek ez dutela inolako proposamenik jaso inongo frogarik egiteko Kirol Kontseilu Nagusiaren aldetik eta gainera ez zen prozesuaren bilakaeran espero. Bestalde, Carlos Gurpegi jokalariak egin du orain arte bera aztertzeko proposamen bakarra, agiri ofizialaren bitartez jakinarazi genuen legez.