Emakumezkoen taldea
San Mamesen jokatuko da Superligako hogeigarren jardunaldiari dagokion Athletic Club eta Pueblaren arteko norgehiagoka. Partida…
San Mamesen jokatuko da Superligako hogeigarren jardunaldiari dagokion Athletic Club eta Pueblaren arteko norgehiagoka. Partida hilaren 30ean, domekan, jokatuko da 12:00etatik aurrera.
Erabakia hartzeko orduan, orain arte emakumezkoen taldea egiten ari den denboraldi bikaina goraipatzeaz gainera, partida Lezaman izateak bazkide zein zaletuentzat suposa zitzakeen arazoak ere kontuan hartzen du Athletic Clubek. Besteak beste garaiz sartzeko auto iladak, aparkatzeko arazoak, harmailan sartzen den jende kopuru mugatua…) Ondoeza are handiagoa litzateke egunotan instalazioen kanpoko aldea birmoldatzen ari garela kontuan hartuta.
Lezaman jokatzen diren partidatan ohikoa den legez, bazkidegoak doan ikus dezake partida behin bazkide txartela erakutsiz. Publikoarentzat 6€-ko salneurria mantendu egiten da. Salbuespen gisa, eta Fundación Athletic Fundazioari esker, 12 urteko azpikoek ez dute sarrerarik ordainduko.
Partida honetarako irekiko diren harmailak honako hauek dira: Goi-Beheko Harmaila Nagusia eta Alboko Aurrekaldea.
San Mamesera sartzeko normalean erabiltzen diren txartelak erabili beharko dituzte kazetariek.
Aste honetan martitzenean eta eguenean entrenatuko dira emakumezkoen taldekoak.