Gurpegi Auzia
a) Federazioko lizentziaren etenaldiazIdazki berri bat aurkeztu zuen atzo Athletic Clubek Kirol Disziplinaren Espainiar Batzordean…
a) Federazioko lizentziaren etenaldiaz
Idazki berri bat aurkeztu zuen atzo Athletic Clubek Kirol Disziplinaren Espainiar Batzordean (KDEB) Kirol Kontseilu Nagusiaren agindupean dagoen erakundeak Carlos Gurpegiren lizentziaren behin-behineko etenaldiaz, lehen bailehen, erabakia har dezan. Ildo horretatik zerau gogoratu dio Athletic Clubek KDEB-ri: badirela jada hiru aste Espainiako Erret Futbol Federazioak behin-behineko etenaldiari buruz txostena bidali zionetik. Halaber, Athletic Clubek eta jokalariak berak uko egin zioten azkenengo helegiteen aukerari eta falta dena Batzordearen erabakia.
Bere biharko bileran KDEB-k gaia tratazea espero du Athletic Clubek. Beste atzerapen bat (hirugarrena genuke) justifikaezina izateaz gainera, jokalariak berak eta Athletic Clubek pairatzen duten ziurtasun-gabezia juridikoren egoerarekiko mesprezu argia eta garbia litzateke. Ildo beretik, argi gera dadila martxoaren 12an bete egin genituela beharrezkoak ziren prozedura tramite guztiak eta KDEB-k erabaki zezakeela martxoaren 14ko bileran -arrazoizkoena zen- edota 21ekoan. Are gehiago esango dugu: CARICD delakoari Batzordeak eskatu zion txostenak joan den martxoaren 10ean eman zuten argitara, behinbehiniko etenaldiarekin inolako zerikusirik ez duen arren eta bai, aldiz, prozedura nagusiarekin. Azken finean, ez dago inolako aitzkiarik beste atzerapen bat justifika zezakenik eta horrela gertatuz gero, KDEB-ren borondateri soilik leporatu dakioke.
b) Prozedura nagusia
Halaber, eta Lehiaketa Batzordeak ireki zuen txosten berresleari dagokionez, Carlos Gurpegik bere helegiteak duela bi aste egin bazituen ere, Athletic Clubek ez du behar bezalako deirik jaso helegiteak aurkezteko. Joan den martitzenean EEFF-ren gutunazala jaso zuen Athletic Clubek kasuaren txostena omen zekarrena- baina ordenik gabeko dokumentuen sorta besterik ez zen azken finean, eta inolaz ere Txostentzat har daitekena. Gertatu bezain pronto Izapidegileari jakinarazi dio Athletic Clubek, harridura eta era berean bere kezka azalduz, ustezko txosten horretanprozeduraren barruan Gurpegiren defentsak aurkeztu dituen hiru idazkiak agertzen ez zirelako. Ez dugu ulertzen Federaziotik martxoaren 24an irteera duen ustezko txostenean jokalariaren defentsarako funtsezkoak diren dokumentuak ez agertzea.
Aitzitik, eta Athletic Clubaren harridurarako, Dopajaren Kontrolerako Laborategiaren txostenaren informean daude. Harrigarriena da Lehiaketa Batzordeak berak horrela eskatuta dagoela aipaturiko txostenaren informean, eta ez gauden aldeek edota Izapidegileak eskatuta. Sinestezina da gertakizun hau, azken erabakia emateko erakundeak ezin duelako, Legearen aginduz debekatuta dauka-eta, izapide izaera duen edozein ekimenean parte hartu, prozedura bera kutsatzeko arriskua dagoelako.
Athletic Clubek behin eta berriz salatu egin du Izapidegile eta KDEB-ri aldibereko instrukzioa egiten ari dela kirol justiziaren hainbat arlotan.
Aldibereko instrukzio hori prozeduraren arautegi guztietatik kanpo dago eta erakunde ofizialek ere neurribako txostenak kaleratzen dituzte, disziplinako txostena zientifikoen arteko eztabaida bihurtu guran, ea nazioarteko arautegietan baimendutako 19-norandrosteronaren maila aldatu behar den ala ez abiapuntutzat hartuta. Azpimarratu behar dugu, berriro ere, dopajearen aurkako arautegia ez dagoela kolokan prozesu honetan, baizik eta Carlos Gurpegik substantzia debekaturik hartu duenentz. Unerarte, horren inguruan dagoen froga bakarra Extremaduraren Laborategiarena da, jokalariak 19-norandrosterona berez sortzen duela argiro frogatzen duena hain zuzen ere. Beraz, Carlos Gurpegi inozentea dela.
Ezin dugu inolaz ere onartu prozeduraren barruan frogak aurkeztu beharrean arautegiak agintzen duenez edota Carlos Gurpegiren ezaugarriak hobeto ezagutzen, erakunde publikoek kezka handiagoa agertu dute Extremadurako Unibertsitatea mespretzatzen saiatzeko. Ez dezagun ahaztu Athletic Clubek Extremadurako Laborategira jo zuela Madril zein Bartzelonako laborategien zuzendariek analisia egiteari uko egin ziotelako, analisi ez-ofizialak zirelakoan. Era berean, gure haserrea are handiagoa da Laborategiko iturriek zigorra jokalaria eta bere ingurukoentzat izan behar duela aldarrikatzen dutenean, kontuan hartuta Laborategiaren atzerapenak sortu egin duela jokalariaren babesik eza, hamar egunetan egin beharrean, hiru hilabete igaro ostean egin baititu analisiak.
Salaketa zikin horiek bota beharrean, behar legez funtzionatu behar zuen Laborategiak eta, beraz, Carlos Gurpegiren inguruko txostena dagoeneko itxita egongo zen 2002eko urriaren amaieran eta ez geundeke orain gauden tokian: zentzugabekeri juridikoen kateak kolokan jarriko ditu kirol justiziaren erakundeak.
Laburbilduz, bere kezka handia azpimarratu gura du Athletic Clubek, prozeduraren gauden garaietan egonda hilabete t’erdi pasatu da hasi zenetik- ez baitzaigu behar legez deitu ezinbestekoak diren helegiteak aurkezteko. Federazioaren utzikeria Athletic Club eta batez ere Carlos Gurpegi jokalaria duela bi hilabetetik hona pairatzen ari diren itzulibako kalteen eskutik doa.