Gurpegi Auzia
Faxez jaso du gaur arratsaldez Athletic Clubek izapidegileak egin duen kargu-orri eta zigor proposamena, instrukzio…
Faxez jaso du gaur arratsaldez Athletic Clubek izapidegileak egin duen kargu-orri eta zigor proposamena, instrukzio aldiari amaiera emanez.
Pasa den barikuan Carlos Gurpegik egin zituen hainbat frogen eskakizuna errefusatu ostean, hauen artean analisi berri batzuk egitearena, iristen da arestian aipaturiko erabakia. Bitxia bada ere, frogen errefusatzearen aurka helegiteak aurkezteko epea itxi baino lehenago heldu zaigu txostenaren itxiera.
Ulertezina da auziaren gakoa ikertzeari egiten zaion ukoa, eta ez bakarrik gaur egungo txostenari dagokionez, baizik eta Carlos Gurpegi kirolariaren ibilbideari begira, azterketa berri batzuk, dagozkien arriskuak barne, igaro beharko baititu 19-norandrosteronaren berezko produkzioa ikertzen ez bada.
Athletic Clubaren iritziz, abiapuntuak ez dira ikerketa irizpidea edota egiaren bilaketa izan. Aitzitik, auzia aurrez aurretik epaitua izan delakoan gaude. Beharrezkoak diren helegiteak egingo ditu Athletic Clubek dituen hamar egunetan.