Lan saioak
Athletic Clubek eta Hirugarren Mailako Portugalete taldeak lan saioa-partida jokatuko dute bihar, eguaztenean, hilaren 2an,…
Athletic Clubek eta Hirugarren Mailako Portugalete taldeak lan saioa-partida jokatuko dute bihar, eguaztenean, hilaren 2an, 17:30etan, San Mamesen. Partida ateak zabalik izango da.
Lan saio honetarako deialdian honako jokalari hauek daude: Lafuente, Escalona, Solabarrieta, Lacruz, Iraola, César, Oskar Vales, Jonan García, Galdós, Carlos García, Larrainzar, Gurpegi, Felipe, Guerrero, Garmendia, Merino, Larrazabal eta Llorente.
Deialdian ez daudenentzat lan saioa egongo da bihar, eguaztenean, hilaren 2an, 10:30etatik aurrera Lezaman.
Goizeko lan saioa amaitu ostean, ohiko pentsaurrekoa eskainiko du Jupp Heynckes entrenatzaileak.